9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

KATEGORIAK ETA PARTE HARTZEA

Nork har lezake parte #ElijoConsumoResponsable Misioan?

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko, DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko, Hezkuntza Bereziko eta Oinarrizko LHko ikasleek.

  • A KATEGORIA- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • B KATEGORIA- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C KATEGORIA- DBHko 1. mailatik 4.era ETA Oinarrizko LH

Hezkuntza Berezikoek irakasleak nahiago duen kategorian parte hartu ahal izango dute, ikasleen heldutasun-mailaren arabera.

Nolakoa da partaidetza?

Parte hartzen duten talde guztiek ingurumena babestera animatzeko mezu bat idatzi beharko dute, material naturalekin edo birziklatuekin egindako lettering sortzaile batekin.

Zer aurkeztu beharko duzue?

Lettering teknikarekin egindako kartel bat. Kartelean kontsumo arduratsuari edota produktuen ekodiseinu-irizpideei buruz kontzientziatuko duen mezua irakurri ahal izateko. Behin hori eginda, irakasleak, bere eremu pribatutik, kartelaren argazki bat igoko du (.jpg edo gif formatuduna, gehienezko pisua 2MB duena); eta, horrekin batera, azalpen-fitxa bat, lanari buruzko informazioarekin osatu beharko duzuena. Azalpen-fitxa osatzeko, zuen eremu pribatura sartu behar duzue, zeuek betetzeko. Gero, “fitxa igo” botoian klik egin eta bidalitako zuen argazkiari erantsiko zaio.