9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

INGURUGIROAREN ESKOLA LEHIAKETAREN TAILERRAK

Tailerrak tresna bikainak dira zure ikasleei kontsumo arduratsuko ohiturak modu ludikoan eta esperientziazko ikaskuntzan oinarrituta helarazteko.

Tailerraren dinamika lehiaketan izena eman duten Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago (3., 4., 5. eta 6. mailakoei).

Bertan, kontsumo arduratsura hurbilduko zarete, joko baten bidez. Joko horretan, eginkizun bat bete beharko duzue: aitona-amonen oporretako etxea eraberritzeko beharrezkoak diren ekodiseinatutako 5 produktuak lortzea.

Taldeka eta taulan aurrera eginez, agertzen diren erronkak gainditu beharko dituzue zuen helburua lortzeko. Gainera, sorpresa asko daude!

Bi tailer mota aukera ditzakezu:

  • Deskargatzeko tailerra: Dagoeneko deskarga dezakezu online bertsioa, behar den material guztiarekin, nahi duzuenean egiteko! .
  • Zuzeneko tailerra:Aurrez aurreko tailer bat erreserbatu dezakezu; gure boluntarioetako bat zuen zentrora joango da. Plaza mugatuak

Nola eman dezaket izena?

Lehenik eta behin, bi modalitateetan izen-emateko, aurretik gutxienez talde edo ikasgela batekin Lehiaketan inskribatua egon behar duzula jakin behar duzu. Ez baduzu orainik izen-eman, hiru pauso errazen bidez egin dezakezu hemen klikatuz.

Ondoren, zure Eremu Pribatuaren bidez, jarraian azaltzen den moduan izen-eman dezakezu:

  • Gehien interesatzen zaizun modalitatea aukeratuta.
    • Deskargatzeko tailerra:
      1. Joko-taula eta galderen eta erantzunen dokumentua eskura izango dituzu, bai eta bideo bat ere (bertan, Leroy Merlineko bi boluntariok gidatuko zaituzte dinamikan zehar).
    • Aurrez aurreko tailerra*:
      1. “Tailerrean izena eman” sakatu eta tailerra zenbat talde/gelarentzat eskatzen duzun hautatu besterik ez duzu egin behar.
      2. Gure boluntarioetako bat zurekin harremanetan jarriko da tailerraren data, ordua eta dinamika zehazteko.
      * Tailer-modalitate honek plaza-muga du, eta Leroy Merlin denda bat 30 km baino gutxiagora duten ikastetxeetan bakarrik eman ahal izango dira.