9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Greenfluencers

Zure lanerako inspirazioa behar al duzu?

#greenfluencer hauek beraien ideiekin mundua aldatzen ari dute jadanik sare sozialen bidez!

Bota begirada bat, ziur bonbilla ekologikoa piztuko zaizula!

GRETA
THUNBERG

Sueziako 16 urteko aktibista hau aldaketa klimatikoaren ahotsa da. “Bakearen Nobel Sarirako“ proposatua eta Aldaketa Klimatikoaren inguruko NBEaren COP24 Biltzarreko partaide.

Bere #FridayForFuture kanpaina mundu osora iritsi zen!

AUTUMN
PELTIER

Irakurtzen ikasi zuenetik, Autum Peltier, Kanadako komunitate indigenoetako ur edangarria babesteaz arduratu da. Mundu mailan “uraren gudaria” bezala ezaguna da. 13 urte baino ez zituenean NBEko Batzar Orokorrean munduko liderrei zuzendu zitzaien uraren babesaren inguruan.

CARISSA
CABRERA

Aktibista eta Tiktokerra. Itsas biologo gazte hau, TikTokeko EcoTok kanalean biral bilakatu diren bideo ugariren sortzailea izan da. Berak dioen bezala “ez da aldaketa klimatikoa, krisi klimatikoa baizik”, planeta hobeago baten alde ekiteko, bere kreazioekin mundu osoa inspiratuz.

HAVEN
COLEMAN

Klimaren aldeko aktibista. #GiveAir kanpainaren sortzailea, behartsuetan aire-garbigailu bat instalatzeko diru kantitate haundiak batzea lortu duena. Horretaz gain, US Youth Climate Strike erakundearen kofundatzailea da; krisi klimatikoaren inguruko kontzientzia piztu eta hari aurre egiteko ekintzak exijitzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakundea. Benetako #greenfluencer bat!

HELENA
GUALINGA

Giza-eskubideen aldeko aktibista eta anbientalista. 19 urte baino ez zituela, bere jatorrizko lekua den Amazoniaren, eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideen defendatzaile; bere profil sozialen bitartez zio honi mundu mailako hedapena eman dio, are korporazio handiei aurre eginez eta ingurumenari buruzko gilur ugaritan parte hartuz.

ALEXANDRIA
VILLASEÑOR

Kaliforniako 16 urteko aktibista gazte hau, ingurumenaren aldeko dibulgazio eta kontzientziaziorako, 20 herrialdetan baino gehiagotara iritsi den @EarthUprising erakundearen sortzailea da. Bere “Youth-led climate education” lemapean, mundu mailako lider ekologista bilakatzera iritsi da.

BOYAN
SLAT

Jatorriz Herbereetakoa, asmatzailea eta ingurumenaren aldeko teknologia-enpresa batetako ekintzailea, orain bertako CEO delarik. 16 urterekin The Ocean CleanUp fundazioa sortu zuen, ozeanoetako plastikoa garbitzeko aurrerakuntza teknologikoen sorrerara bideratutako enpresa. Sormenak mugak gainditzen ditu!

PLANT FOR
THE PLANET

Erakunde honetan, oxigenoa sortu eta CO2-a murrizteko, bolondresak mundu guztian zehar zuhaitzak landatzeaz arduratzen dira. Gainera, erakundearen Instagrameko profilean, landareek ingurumenean duten garrantziari buruzko dibulgazio eta sentzibilizazio lanak daramatzate aurrera. Milaka zuhaitz landatu dituzte jadanik!

Carlota Bruna

Espainiarra, ??Espainiako influencer konprometituenetako bat ingurumena zaintzeari eta animalien aurkako tratu txarren aurkako borrokari dagokienez. Sentsibilizazio-eduki asko partekatzeaz gain, benetako ekintzetan ere parte hartzen du (hala nola Klimaren aldeko martxetan)

María Negro

Ekimen ugari jarri ditu abian urte hauetan. Ekimenak honakoetara bideratuta daude: gizarte-ekintzailetza bultzatzera (horregatik sortu zuen honako aholkularitza-enpresa hau: El hervidero de ideas); kontsumo arduratsugoa sustatzera (horretarako diseinatu zuen plataforma hau: Consume con coco —60 marka arduratsu eta etiko baino gehiago daude bertan—); eta bizimodu kontzienteagoa eta jasangarriagoa nola izan irakastera (eta hori liburu honetan erakustea erabaki zuen: Cambia el mundo).

Mariana Matija

Kolonbiarra, ilustratzailea- Bere ilustrazioekin gure kontsumo modua modu arduratsuago batekin (zero hondakinekoa) aldatzearen garrantziaz sentsibilizatzen gaitu.