Material didaktikoa eskura jartzen dizugu, hizkuntza koofizial guztietan, lehiaketan izango duzuen parte-hartzea errazteko eta inspiratzeko.
Honakoak aurkituko dituzue: ikaskuntza-egoerak; kontzeptu-mapak, edizio honetako gaia azaltzen dutenak; baita sormen- eta talde-dinamikak ere, zure ikasleak #ElijoConsumoResponsable Misioan aditu bihur daitezen laguntzeko:
- ERANTZUKIZUN EKOSOZIALA: Ikaskuntza-egoera bat da, pertsonen, gizarteen eta natura-ingurunearen artean dagoen ekodependentzia eta interdependentzia kontzeptuak ulertzea ardatz duena.
- 12. GJH ETA AGENDA 2030: >Ikaskuntza-egoera bat da, zirkulartasunaren eta ekonomia berdearen garrantzia ardatz duena: enpresen gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna eta horrek planetan duen eragina.
- KONTSUMO ARDURATSUA: Bi egoerei amaiera emateko “ekoikertzaileentzako” dinamika batzuk erabiliko dira, ikasleek kontzientzia kritikoa susta dezaten eta kontsumitzaile arduratsu gisa koka daitezen.
- SENTSIBILIZAZIO KARTELA: Ikasleek aukera izango dute beren ingurunea sentsibilizatzeko Lettering teknikarekin egindako kartel batekin; eta garapen jasangarrirako aldaketa-eragile gisa jardungo dute, kontsumitzaile arduratsua izatearen garrantziari buruzko mezu motibatzaile batekin.
Kontsumitzaile gisa dugun zeregina garrantzitsua da; izan ere, kontsumo-perspektiba eta -eredua aldatzen denean, gutxiago eta hobeto kontsumitzen da.