9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Lehen Hezkuntzako Material Didaktikoa

6. Esparru pedagogikoa

Deskargatu PDFan

Zein da edizio honetako misioa?

Hazlo Verde-n zazpi edizio daramatzagu gazteenei erronka botatzen, beren ingurune hurbilena hobetzeko aldaketa-eragile eginkizuna har dezaten, ekintzara pasatzera animatuz espiritu kritiko eta ekoarduratsua duten herritarrak izan daitezen.

Eskola-programaren oinarriak, edizioz edizio, ingurunea aztertzea du helburu lehenik, gero ekintza kontsekuente batzuk garatzeko, gure egunerokotasunean aldaketa txikiak ahalbidetu eta erraztuko dituztenak: energia eta ura aurrezteko moduak, birziklatzeko modua, komunitateari GJHen aplikazioa jakinarazteko modua, etab.

Aurten ere misio berri batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

#ElijoConsumoResponsableMisioa

Haur eta gazteek ingurumen- eta gizarte-identitate iraunkorra garatzeko, kontsumitzaile arduratsu, kontziente, koherente eta kontsekuente gisa duten eginkizunari lotuta.

Zer ikasketa ditu edizio honek?

Hazlo Verde-n gauza batez konbentzituta gaude: mundua aldatzea gure esku dagoela, irakasleen eta haien ikasleen laguntzarekin. Izan ere, gurea bezalako ekimenei esker, komunitateak munduaz duen pertzepzioa alda dezala bultzatzen dugu, ikuspegi eta jarrera berriekin bere ingurunea eraldatzeko.

Garapen jasangarria Leroy Merlinek pertsonekin eta ingurumenarekin duen konpromisoaren adierazpena da. Jasangarritasuna etakontsumo arduratsua funtsezko bi ardatz dira eragin sozial positiboa izateko.

Konpromiso horrekIngurumen Politika dakar, eta hiru ardatz ditu: kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa; ekintza argi eta helburu zehatzekin, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) laguntzen dutenak. Era berean, ikasleek beren hobekuntzak beren eguneroko ingurunean proiektatzen dituzte.

Horregatik da garrantzitsua zuen parte-hartzea misio berri honetan!

Pertsona bakoitzarenganhobeto bizitzeko inguruneak sortzeko motibazioa piztu nahi dugulako.

Zer eskatzen dizuegu?

Proiektukako ikaskuntza eta komunitatearentzako zerbitzua honakoa egitean islatzen da misio honetan: lettering motako kartel bat, kontsumoari eta produktuei buruzko pertzepzio batzuk aldatzen lagunduko duena.