5. Parte hartzeko lana
Deskargatu PDFanZer aurkeztu behar dugu?
Lettering teknikarekin egindako kartel bat, kontsumitzaile arduratsua izatearen garrantziari buruzko kontzientziazio- eta motibazio-mezu batekin.
Zer da lettering-a?
Lettering-a egungo teknika grafikoa da, joera duena. Letrak modu aske, sortzaile eta artistikoan marraztean datza, baina kaligrafiarekin nahastu gabe. Kaligrafia letrak idazteko teknika grafiko tradizionala da, idazkera estilizatu baterako erabilitako lumaren edo pintzelaren erabileratik eratorritako hainbat estilori jarraituz egiten dena.
Iturria: Espainiako Liburutegi Nazionala
Lettering-ak, zentzu horretan, hainbat estilo eta tipografia nahas ditzake; koloreak eta trazuak konbinatu ditzake, letrak erarik irakurgarrienean eta sortzaileenean marrazteko, eta, hala, multzo grafiko bat lortzen da (multzo horretan, letrek konposizio bisuala, artistikoa eta harmonikoa osatzen dute).
Ikasleen ikaskuntzarako onurak:
- Ikusmenaren eta eskuaren arteko koordinazioa sustatzen du.
- Motrizitate fina eta mugimendu-trebetasunak garatzen ditu.
- Sormena errazten du.
- Kontzentrazioa eta ikasteko gaitasuna hobetzen ditu.
Ikasten jarraitu nahi baduzu:
Lettering-a letrak marrazteko artea bada, zuen kartelean erabilitako arteak eta bertan ageri den mezuak buruan ideiak marraztea nahi dugu, irakurleengan jarrera-aldaketa eragingo dutenak…
Prest al zaudete #ElijoConsumoResponsableMisioa osatzeko?
Zein teknika eta baliabide grafiko erabil ditzakegu?
Nahi dituzuen teknika artistikoak erabil ditzakezue; esaterako, akuarela, tenperak edo errotuladoreak. Tinta txinatarra ere erabil dezakezue, baita fosforito koloreko azpimarragailuak edo kolore metalizatuko beste batzuk ere…
Aldi berean, testurak eta koloreak, eta forma eta letra-mota desberdinak konbinatu ditzakezue mezua prestatzeko; eta kartela ertzetan edo nahi duzuen tokian filigranak edo marrazkiak jarrita apaindu dezakezue.
Baina, batez ere, eta planetarekin duzuen konpromisoa bermatzeko, aprobetxatu itzazue hondarrak (esaterako, egunkariak eta aldizkariak, letrak, formak edo irudiak ebakita); hondakinak (esaterako, botilen tapoiak edo plastikozko zatitxoak letrak osatzeko); edo beste material natural birziklatu batzuk (esaterako, egur edo kartoi zatitxoak)!
Kartela egiteko moduari buruzko argibide eta aholku gehiago nahi badituzu, kontsultatu
“Poltsan inprimatutako diseinuari aplikatutako sortze-prozesua”.