9ª edición del Programa de Acción Educativa Hazlo Verde de Leroy Merlin: Un aula sostenible está en tus manos. Concurso Escolar sobre medioambiente

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar Hazlo Verde. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

OHIKO GALDERAK

“HAZLO VERDE. MISIÓN#ELIJOCONSUMORESPONSABLE"ESKOLA LEHIAKETA
7. EDIZIOA 2022/2023

NORK HAR DEZAKE PARTE?

“Hazlo Verde. #ElijoConsumoResponsable Misioa” Lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetako ikasle guztiek har dezakete parte; Lehen Hezkuntzan (3. mailatik 6.era), DBHn (1. mailatik 4.era), Oinarrizko LHn eta Hezkuntza Berezian eskolatuta daudenek, hain zuzen.

Horretarako hiru parte-hartze kategoria ezartzen ditugu.

  • A KAT. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila bitarteko ikasgelak.
  • B KAT. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila bitarteko ikasgelak.
  • C. KAT. DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko eta Oinarrizko LHko ikasgelak.

Lehiaketan, Hezkuntza Bereziko gelek parte hartuko dute, eta ikasgela bakoitzeko irakasleak ikasleen heldutasun- eta adimen-garapenera gehien egokitzen dela uste duen kategorian hartuko dute parte.

Lehiaketan desadostasunak ikusten badira, zuzendaritzak sinatutako dokumentu bat eskatu ahal izango zaio ikastetxeari, hautatutako parte-hartze kategoria parte hartu duten ikasleen mailarekin bat datorrela egiaztatzeko.

NOLAKOAK DIRA PARTE HARTZEKO TALDEAK?

Ikasgela osoak parte hartuko du. Horretarako, talde bakar bat osatu dute eta lan bakarra aurkeztuko dute (ikasle guztien artean egindakoa edo talde txikiagoetan landu ahal izan dituzten proposamenetatik abiatuta aukeratua).

Irakasle batek hainbat ikasgelarekin parte hartzen badu, bakoitzak lan desberdin bat aurkeztu beharko du. Ildo horretatik, ikasgela bat lan bat da.

IKASLEEK EUREN KONTU IZEN-EMAN ETA PARTE HAR AL DEZAKETE?

Ez. Parte hartzeko ezinbestekoa da ikastetxeko hezitzaile bat izen-emateaz arduratzea.

NOLAKO APARTEKO LANA SUPOSATZEN DU IRAKASLEARENTZAT?

Honako programa Hezkuntza Curriculuman integratua dago. Hori dela eta ez du inongo aparteko lanik suposatzen. Errazten dugun material didaktikoak irakasle bakoitzak ikasgelan (bere denbora eta aukeren arabera) egoki aurkitzen dituen eduki eta ariketak garatzea ahalbidetzen du, bere ikasleak Lehiaketaren gaian barneratzeko eta parte hartzeko ondorengo lana errazteko.

Ikusketan eta bere ikasleei lanaren garapenean laguntzeko inplikazio maila irakasle bakoitzaren erabakia izango da. Irakasleak jarduera azaltzeko eta guri ondorengo lana helarazteko konpromezua baino ez du hartzen.

ZEIN LOTURA DU HAZLO VERDE LEHIAKETAK FUNTSEZKO GAITASUNEKIN?

Ingurumenarekiko sentsibilizazio programa hau eta bere materialak Kurrikuluaren arabera garatu dira eta era zehatzean landu daitezke ondorengo ikasgaietan.

Lehen Hezkuntza: Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza; Plastika eta Ikus Hezkuntza; Hizkuntza eta Literatura; eta Balio Zibikoetan eta Etikoetan oinarritutako Hezkuntza.

Bigarren Hezkuntza: Biologia eta Geologia, Geografia eta Historia, Teknologia eta Digitalizazioa, Balio Zibikoetan eta Etikoetan oinarritutako Hezkuntza, eta Ekonomia eta Ekintzailetza.

Hala ere, gehiago jakin nahi baduzu, funtsezko gaitasunak eta curriculum-lotura osoa kontsulta ditzakezu material didaktikoetan.

DERRIGORREZKOA AL DA UNITATE DIDAKTIKOETAKO JARDUERAK BURUTZEA?

Ez. Eskola-programak tresnak, dinamikak eta adibideak ematen ditu, irakasleari bere ikasleak honakoetan barneratzeko zeregina errazteko: produktuen jasangarritasunaren eta kontsumo arduratsuaren gaian eta aurkeztu beharreko lanari ekiteko moduan. Hala ere, eduki hauek aprobetxatzea gomendatzen da.

LANERAKO DERRIGORREZKO IRIZPIDERIK BA AL DAGO?

Parte-hartze lana produktuen (ekodiseinatuen) jasangarritasunari eta kontsumo arduratsuari buruz kontzientziatuko duen sentsibilizazio-mezua duen kartel bat egitean datza, material naturalekin edo birziklatuekin egindako lettering sortzaile bat izango duena.

Lanaren formatuek honako hauek izan behar dute:
  • A, B eta C kategoria: Argazki bat .jpg edo gif formatuan, 2MB-ko gehienezko pisua duena, kartelaren informazioa jasotzen duen azalpen-fitxa batekin batera (erabilitako materialen deskribapena, mezua, teknikak, etab.) Fitxa hori norberak bete ahal izango du webgunean.
  • Parte hartzeko lanek kartelerako izenburu bat izan beharko dute. Kartelak ez ditu 140 karaktere baino gehiago izango.

Nolanahi ere, irakasleak lana eskaneatu beharko du edo argazkia atera beharko dio, webgunera igo ahal izateko.

ARGAZKIRAKO DERRIGORREZKO IRIZPIDERIK BA AL DAGO?

Parte-hartze lana Lettering estiloaren arabera egindako kartel bat da, produktuen jasangarritasunari eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio-mezu bat izango duena. Beraz, proiektuan ez da beharrezkoa izango ikasleen aurpegiak erakustea. Baina hori gertatuko balitz, ziurtatu behar duzue igotako irudietan ager litezkeen ikasleen irudi-eskubideak lagatzeko dokumentuak dituzuela. Erakusten badira, irakasleak izango zarete haurren irudi-eskubideen arduradunak.

Hirugarrengoen eduki edo irudiak erabiliko balira, haiek eskubidez libre daudela edo beharrezko diren propietate intelektualaren eskubideak dituzuela ziurtatu beharko duzue, deialdi honen xedapenen arabera beharrezko diren estentsioekin.

Gainera, ikasleek beren kartela lantzeko erabil ditzaketen teknika guztiak erabili ahal izango dituzte; tradizionalenetatik hasita —esaterako, pintura edo elementu birziklatuen (oihal txatalak, kartoia edo papera, egurra, plastikoa, etab.) collagea (kola eta guraizeak erabiliz)— Lettering estiloan oinarritutako irudiak eta testuak tratatzeko aukera ematen dien edozein ordenagailu-programatara (Photoshop, online editoreak, etab.).

ZER DA LETTERING-A?

Lettering-a sormen-teknika bat da, testuak konposizio artistiko bat osatzeko moduan letrak diseinatzean datzana.

Lettering diseinuan hitzen eta esaldien konposizioa, koloreak eta testurak hartzen dira kontuan, baita letren trazuak eta tipografia ere.

Koloreak, formak eta letra motak konbinatu daitezke eta filigrana, banner eta marrazkiekin apaindu daiteke; hala, emaitza artistiko eta sortzailea lortzen da.

NOLA BIDALIKO DUGU LANA?

  • Noski. Irakasleak arukeztu beharreko lana nolakoa izan behar den azaldu eta gero, ikasleek lanaren garapenari ikasgelatik kanpo nahi duten denbora guztia eskein diezaiokete.
  • Aukeratutako formatuaren arabera, ziurta ezazu fitxategiak aurreku puntuan deskribatutako parametroen barnean daudela: zama, iraupena, dokumentuaren estentsioa, etab.
  • Sakatu “Lana igo” atalean.
  • “Izenburua” atalean, idatzi ezazue zure ikasgelak aurkeztutako lanaren izenburua edo esaldia (gehienez ere 140 karaktere).
  • Aukeratu eta bete azalpen-fitxa.
  • Aukeratu fitxategia (argazkia).
  • Zure helbide elektronikoan lana modu egokian igo dela baieztatzen duen email automatiko bat jasoko duzu.
  • Lana igota baina “baieztatu” gabea dagoen bitartean, proiektua aldatu, editatu, izenburua aldatu, etab. egin ditzakezue.
  • Azkenik, sakatu “Lana baieztatu” botoia. Botoi honetan sakatu eta gero, ezingo da igotako ezer aldatu eta proiektua epaimahaiarengandik baloratua izatera pasako da.
  • Zure posta elektronikoan lana zuzen bidalia izan dela baieztatuko duen email automatiko bat jasoko duzu.

IKASLEEK ETXETIK LAN EGIN AL DEZAKETE?

Noski. Behin irakasleak bere ikasleei aurkeztu beharreko lanak nolakoa izan behar duten azaldu eta gero, haiek nahi haina denbora eskeini diezaiokete ikasgelatik at.

ETA LANA EGITEKO MODUAREN INGURUKO ZALANTZARIK EDO BESTE EDOZEIN ZALANTZA PEDAGOGIKORIK BADUGU?

Ez da ezer gertatzen. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta gure laguntza izango duzue. Profesional talde batek argituko ditu zure zalantzak. Horretarako, deitu zenbaki honetara 900 670 686 (doako telefonoa) edo bete inprimaki hau.

686 980 767 zenbakian Whatsapp bidez ere kontaktatu gaitzakezu.