2. Ekodiseinatutako produktuaren gakoak
Deskargatu PDFanEkodiseinatutako produktuek haien jasangarritasuna eta inpaktu txikiena bermatzeko jarraibide batzuk bete behar dituzte. Jarraibide horiek honako hauek dira: aldez aurreko diseinua, fabrikazioa, erabilera, banaketa eta salmenta; eta, haien balio-bizitzaren zikloaren ondoren, behar bezala birziklatzen direla ziurtatzea.
Era berean, guk, kontsumitzaile garen aldetik, faktore horiek kontuan hartu behar ditugu, bai ingurumena zaintzeko, bai baliabideen eta kontsumo-prozesuen jasangarritasuna ziurtatzeko. Adibidez, erabili eta botatzeko produktuak, nekez birzikla daitezkeenak edo ingurumenerako kaltegarriak direnak, ez erosiz.
Beraz, ekodiseinatutako produktu batek jarduteko bost gako edo ardatz hauei jarraitu beharko die:
- Segurua izatea, bai pertsonentzat, bai planetarentzat.
- Iraunkorra eta konpongarria, erresistentea eta kalitatezkoa izatea.
- Ekoizpen arduratsua jarraitzea, bai fabrikatzen duten pertsonentzat, bai planetarentzat.
- Iturri jasangarriak erabiltzea, bai lehengaiak aukeratzean, bai energia berriztagarriak erabiltzean.
- Kontsumoa murrizten eta jasangarriagoak izaten lagunduko duten funtzio eta ezaugarri jasangarriak izatea.
Ekodiseinatutako produktuaren gakoak
1. Segurua
- Segurua pertsonentzat: Fabrikazioan, bermatzen da ez produktuek, ez horiek osatzen dituzten substantziek, ez dutela eraginik pertsonen segurtasunean, ez fabrikatzen dituztenentzat, ez kontsumitzen dituztenentzat (adibidez, substantzia kimiko arriskutsuak desagerraraziz).
- Segurua ingurumenerako: Fabrikazioan, garraioan eta banaketan, honakoa bermatzen da: hondakinek (enbalajeak, adibidez) osasunerako inolako arriskurik ez dutela, fabrikazio-materialek eta -prozesuek ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena izatea eta ingurumena ez kutsatzea.
2. Iraunkorra eta konpongarria
- Irauteko fabrikatzen da: Fabrikazio-prozesuan, produktuaren osagaiak erresistenteak eta kalitatezkoak izatea bermatzen da, programatutako zaharkitzea desagerrarazteko.
- Konpontzen eta mantentzen erraza izateko moduan diseinatzen da: Diseinu-prozesuan, produktua erraz konpondu ahal izatea bermatzen da, eta haren balio-bizitza eta bizi-zikloa luzatuko duten bermeak eta ordezkapen-piezak izatea. Konpontzeko banandu daitezkeen piezak izango ditu; edo erabiltzaileak handitu ditzakeenak, bere kontsumo-beharretara egokitzeko.
3. Ekoizpen arduratsua
- Ingurumen-inpaktua murrizten du: Produktuen ekoizpen-, logistika- eta banaketa-prozesuetan, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea bermatzen da (adibidez, energia berriztagarria fabrikaziorako edo banaketarako erabiltzea).
- Fabrikazioan eta banaketan parte hartzen duten pertsonen eskubideak babesten ditu: Produktuen ekoizpen-, logistika- eta banaketa-prozesuetan, lan-baldintzak eta giza eta lan-eskubideekiko errespetua bermatzen dira; eta produktuak fabrikatzen diren eremuetako tokiko ekonomia garatzen laguntzen duten bidezko ekoizpen-baldintzak bermatzen dira.
12. GJH Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
UNESCO.
8. GJH Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
UNESCO.
4. Iturri jasangarrietakoak
- Baliabide energetiko ez-kutsatzaileekin fabrikatutakoak: Ekoizpen- eta banaketa-faseetan energia berriztagarrien eta gutxiago kutsatzen dutenen erabilera bermatuz.
- Iturri jasangarrietatik datozen lehengaiekin egindakoak: : Laborantza iraunkorreko lehengaiak erabiliz, horien hornidura bermatzeko.
- Etiketatze ekologikoa / ingurumen arlokoa: Ingurumen arloko zigiluek erabilitako baliabideen eta lehengaien jasangarritasuna bermatzen dute (adib., FSC/PEFC egurra edo kartoia bezalako baso-produktuetarako; OEKO-TEX ehun-gaietarako; etab.).
Eco-Label, ingurumenaren etiketa laguna
EuroNews
Bizi-zikloaren analisia · Ekoetiketak.
EIO
5. Funtzionaltasun jasangarria
- Teknologia eraginkorreko produktuak: Jasangarriagoak izateko aukera ematen duten produktuak (esaterako, uraren edo argiaren kontsumoa murrizten laguntzen duten egokigailuak edo gailuak, edo etxean energia berriztagarria ekoizteko aukera ematen dutenak, bai eta energia-kontsumo baxua dutenak ere).